Eguzkia atera zen azkenik, eta ateraldi zoragarria atera zitzaigun. Hori bai, bidean nabariak ziren neguak utzitako arrastoak. Zuhaitz asko lurrean botata, bideak zikinak eta lokaztuta, Belabartze erreka handitua eta zaila pasatzen, erorketak, irristaketak...
Gazteluak ez ziren errezak konkistatzen izan, urruti xamar genituen, eta iristeko bideak konplikatu xamarrak, eta hortxe utzi genituen.
Putzuetan urandreak harrapatu zituzten abilenek, eta azkenik Zurizako Berari errekan freskatu.
Eta ahaztu gabe txapeldunak
Lehen postua: Beñat Herrera
Bigarren postua: Iker Merchán
Hirugarren postua: Elías Valencia
Heldu den urtean gehiago, nahi duenarentzat behintzat.
2013-06-07
Izaba-Zuriza argazkiak
Labels:
gr,
Izaba,
Nafarroako kirol jokoak,
paz de ziganda mendi taldea,
Zuriza
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment