Bikain atera zen ateraldia, dudarik gabe. Autobusa beteta zegoen eta beste kotxe bat ere jarri behar izan genuen denok joan ahal izateko (hau, dena den, zuzendu beharreko kontua da. Hitz eginen dugu honi buruz).
Kotxea, dena den, erabat beharrezkoa izan zen Irabiara iristeko, bidea oso meharra zelako eta autobusak dena betetzen zuelako. Hortaz, kotxeak irekitzen zuen bidea aurretik zetozen gidariei abisu emateko.
Ez daukagu hitzik Toño gidariaren lana goraipatzeko. Trebezia handiaz gidatu gintuen amildegien bazterretik, ziur eta zuhur. Nahikoa da esatea mendizale gazte batzuek izu malkoren bat isuri zituztela bide malkarra ikusita. Abentura, beraz, autobusean bertan hasi zen.
Bertan dena ongi. Euri pixka bat izan bazen ere, ez ginen sobera busti, eta azkenean eguzkia atera zen eta Irati osoa piztu zigun, koloreetako bonbilla handi bat zirudiela: berdeak, gorriak, urdina, laranja, horiak...
Paradisuan hartu genuen hamaiketakoa, horrela deitzen zelako paraje hori. Egia esatera bi ziren: El Primer Paraíso eta El Segundo Paraíso. Eta hortik Espainiaren eta Frantziaren arteko mugaraino iritsi ginen, Espainiako erresumak eta Frantziako Errepublikak mugarri bat paratu zuten tokiraino, nahiz eta harritik bi aldeetara euskaraz elkar aditzen zuten nafarrak bizi.
Urtegia bete betea zegoen eta uharkatik ikusi genuen paisaia primerakoa izan zen.
5 mendizale berrik eman dute izena ateraldia eta gero: lagunek ongi pasatu zutelako seinale garbia.
Hurrengoan eskalatzera!
2013-11-21
Irabiako ateraldia irudietan
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment