2010-01-20

Antxoritz: argazki guztiak

Hemen daude eguneko argazkiak. Bi tontor igo ditugu: Arromendi eta Antxorizko harria. Hori eskalatzen ari ginela, Txumari telefonoa erori zaio goitik behera. Erori baino, amildu egin zaio. Itzultzerakoan, eta lokatza-slaloma egin ondoren, malkorpera joan dira telefonoaren bila Maria, Juankar eta Txuma bera. Eta aurkitu egin dute!!! Desegina, baina aurkitu dute.
Bukatzeko Done Jakue Bidea egin dugu Antxoritz eta Irotz bitartean.

No comments:

Post a Comment