2011-11-23

Mendi talde gaztea: 2012ko lehiaketa



Aurten lehiaketa bat egin nahi dugu, gogo handiagoz ekiteko bideari.

Ateraldi bakoitzean hainbat puntu banatuko dira:




Sailkapen Nagusia: 
   Ateraldira etortzeagatik, aurretik bulegoan apuntatu eta gero: 3 puntu
   Ateraldira etorri, bulegoan izena eman gabe: 1 puntu (baliteke ezin etortzea, autobusa beteta egoteagatik edo, kasu horretan 0 puntu)
   Ateraldira apuntatu eta gero ez etorri: -1 puntu
   Ateraldira ez apuntatu, eta ez etorri: 0 puntu

Berdinketa dagoenean, zenbatuko dira orain azalduko ditugun sailkapenetako puntuak, eta puntu gehiago duena gorago egonen da sailkapenean.

Sailkapen nagusia osatzeko, beraz:

Sailkapen horizontala: 
    Etapa bakoitzaren luzaeraren arabera.
                      Leurtzako 1. ateraldian 12.000 puntu lortuko dituzte guztiek.
                      Extrak:
                            trikuharriraino joaten direnak +1.000 izanen dute
                            Munazorrotz igotzen dutenak +1.000 izanen dute
                           

Sailkapen bertikala
    Igotzen diren tontorren arabera puntuak lortuko dira:
                    Leurtzako lehenengo ateraldian:
                              Munazorrotz: 1.017 puntu
                              Exkelarre: 1.029 puntu
                              Soratxipi: 1.063 puntu
             

Gainera

 Kazetaritza lehiaketa
         Ateraldia egin eta gero, kronika idazten duenak kopa bat irabaz lezake, eta gainera ikastolako aldizkarian zein blogean argitatuko da.

Argazki lehiaketa        
         Ateraldia egin eta gero, argazkiak bidaltzen dituenak kopa bat irabaz lezake, eta gainera ikastolako aldizkarian zein blogean argitatuko dira.

Literatura lehiaketa
            Ateraldia egin eta gero, ipuina idazten duenak kopa bat irabaz lezake, eta gainera ikastolako aldizkarian zein blogean argitatuko da.


No comments:

Post a Comment