2012-01-15
Txurregi eta Gaztelu: laino eta eguzkiaren artean
Ongi atera da gaurko ateraldia, eta aspaldiko partez 5 familia berri elkartu dira taldera. 20 bat lagun abiatu gara, beraz Iltzarbetik Olarregi lepora. Hortik ausartenek Txurregi aldera jo dute, eta historiazaleek Gazteluko tontorreraino igo dira, betan Orarregiko gaztelu zaharra bertatik ezagutzeko.
Gazteluko maldan Paz de Zigandako hiru familia zeuden. Tamalez, berriak izaki, ez dira ikastolara joan 9,30etan eta Iltzarben azaldu dira ordu horretan. Ez da berriz gertatuko!
Urritzolaraino iritsi ginen azkenean.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment