25 lagun abiatu ginen ikastolatik maiatzaren 6an, igandea. Autobusik gabe, oinez zeharkatu genuen Atarrabiako karrika luzea eta Amatxi hotelaren parean hasi ginen maldan gora. Lohia bazen, baina ez uste genuen bezainbeste, eta azkar iritsi ginen Arreko lepora. Hortik Atarrabiako oihanean barna ibili ginen, pinuak gehienbat, eta gero Iruñekoan, hariztia. Hortxe egin genuen lehen tontorra, Ezkabatxiki. Azozko lepoan gosaldu eta gero, argazkia egin genuen Polo basoan. Monitoreren batek proposatuta edo sasiz betetako bide ziztrin batetik Polvorin aldera jo genuen, bizkarrez bizkar Burutxekora iristeko. Iruñeko mendirik altuena izateaz gain, gure ikastolak jarritako buzoia ikusi genuen. Oso egoera onean gainera. Berriz ere bizkarrez bizkar San Kristobal ermita zegoen tokian jarri ginen, nahiz eta deus ez ikusi. Hori baino lehen Fuertetik ihes egindakoei eginiko monumentua ikusi genuen. Arras txikituta. Ihesaren historia entzun genuen lazgarria. Ia 1.000 gizon mendian ihes, 235 bertan hil zituzten, beste batzuk Iruñean afusilatu... Hiru bakarrik sartu ziren Frantzian.
Fuerten bazkaldu genuen eta bertako pasadizo ilun guziak miatu genituen.
Hortik Berriogoitira dena maldan behera zen eta suak kiskalitako tokiak ikusi genituen. Zorionez arte gazteak heldu dira oihan berria osatzeko.
2012-05-07
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment