Beraskoain-Egillor
Iturzaetatik Belaguara joatekoak ginen, baina eguraldi
txarra, eta iragarritako alerta horiak askoz ere hurbilago utzi gintuen. Dena
den, Beraskoain-Egillor ibilbidea sorpresa bat izan zen. Beraskoain eta
Etxauribar aldeko mikroklima goxotik (gereziak, ardantzeak, arteak, abaritzak,
otakak...) Sarbilgo pagadira, eta hortik Goñerri eta Ollarango haritzen artera
sartu ginen. Euria, lainoa, hotza tartean, beroa bukaeran, eta azkenik
txokolatada bat, Nafarroako Kirol Jokoen finala zelako.
Txapelketa
Aurten gainera, txapelketa bat antolatu dugu eta baditugu
txapeldunen izenak. Ez zen saritzen azkarrago eta gorago joatea, baizik eta
ahalik eta ateraldi gehienetara etortzea. Hori bai, aukeran zeuden tontorrak
igoz gero puntu gehiago metatzen ziren, eta nabarmen poliki joaten zirenei edo
taldez kanpora ibiltzegatik galtzen zenari penalizazioa ere ezartzen zitzaion.
Kontuak kontu, hona hemen txapeldunak
Infantilak
1. tokian 3 mendizale, hiruek puntuazio berberarekin
Rubén Garaioa,
Iñigo Jiménez eta Elías Valencia
15 puntu + 109.877
metro eginak
Alebinak
1goa: Alvaro Garaioa 15 puntu, 109.877 metro
2.: Haritz Elizalde 15 puntu, 109.577 metro
3.: Xanti Agüera, 12
puntu, 95.855 metro
Tamalez kazetaritza eta argazkalaritza sariak eman gabe
geratuko dira, ez baita bat ere aurkeztu.
No comments:
Post a Comment