Showing posts with label atarrabia. Show all posts
Showing posts with label atarrabia. Show all posts

2014-05-10

GOROSTIETA - ALDATZ, 2014-05-11

MENDIRAKO  BOSTGARREN  IRTEERA 
QUINTA EXCURSIÓN DE MONTAÑA
GOROSTIETA-ALDATZ
NAFARROAKO KIROL JOKOAK / JUEGOS DEPORTIVOS DE NAVARRA



MAIATZAREN 11KO ATERALDIRA JOAN BEHAR DUT. IKASTOLAN EGONEN NAIZ GOIZEKO 9,30etan
Autobusa puntuala izanen da.
 (ikastolara arratsaldeko 18:00 aldera itzuliko gara)
VOY A ASISTIR A LA EXCURSIÓN DE JUEGOS DEPORTIVOS DE NAVARRA, el día 11 de mayo, domingo, a las 9,30 en la IKASTOLA
El autobús saldrá puntual. 
(regreso a la ikastola hacia las 18:00)


















EURIA: HAMARRAK ARTE.
NADA MÁS BAJARNOS DEL AUTOBÚS DEJA DE LLOVER.


ATERALDIARI BURUZKO INFORMAZIO LABURRA 
BREVE INFORMACIÓN DE LA EXCURSIÓN


Hemen duzue informazio zehatza: Información completa aquí

http://cercadepamplona.blogspot.com.es/2012/11/100-de-aldatz-al-alto-de-gorostieta-por.html





2013-11-21

Irabiako ateraldia irudietan

Bikain atera zen ateraldia, dudarik gabe. Autobusa beteta zegoen eta beste kotxe bat ere jarri behar izan genuen denok joan ahal izateko (hau, dena den, zuzendu beharreko kontua da. Hitz eginen dugu honi buruz).



Kotxea, dena den, erabat beharrezkoa izan zen Irabiara iristeko, bidea oso meharra zelako eta autobusak dena betetzen zuelako. Hortaz, kotxeak irekitzen zuen bidea aurretik zetozen gidariei abisu emateko.
Ez daukagu hitzik Toño gidariaren lana goraipatzeko. Trebezia handiaz gidatu gintuen amildegien bazterretik, ziur eta zuhur. Nahikoa da esatea mendizale gazte batzuek izu malkoren bat isuri zituztela bide malkarra ikusita. Abentura, beraz, autobusean bertan hasi zen.

Bertan dena ongi. Euri pixka bat izan bazen ere, ez ginen sobera busti, eta azkenean eguzkia atera zen eta Irati osoa piztu zigun, koloreetako bonbilla handi bat zirudiela: berdeak, gorriak, urdina, laranja, horiak...

Paradisuan hartu genuen hamaiketakoa, horrela deitzen zelako paraje hori. Egia esatera bi ziren: El Primer Paraíso eta El Segundo Paraíso. Eta hortik Espainiaren eta Frantziaren arteko mugaraino iritsi ginen, Espainiako erresumak eta Frantziako Errepublikak mugarri bat paratu zuten tokiraino, nahiz eta harritik bi aldeetara euskaraz elkar aditzen zuten nafarrak bizi.

Urtegia bete betea zegoen eta uharkatik ikusi genuen paisaia primerakoa izan zen.

5 mendizale berrik eman dute izena ateraldia eta gero: lagunek ongi pasatu zutelako seinale garbia.

Hurrengoan eskalatzera!







2013-11-11

IRABIA-IRATI: 2013-2014 lehen irteera

MENDIRAKO  LEHEN  IRTEERA
IRABIAKO URTEGIA-IRATI
NAFARROAKO KIROL JOKOAK
PRIMERA EXCURSIÓN DE MONTAÑA
EMBALSE DE IRABIA - IRATI
JUEGOS DEPORTIVOS DE NAVARRA

Asteartea, azaroaren 12a,  izanen da izena emateko azken eguna,

EGUN HORRETARAKO IZENA EMAN EZ DUENAK GAL DEZAKE AUTOBUSEZ JOATEKO AUKERA


AZAROAREN 17KO ATERALDIRA JOAN BEHAR DUT. IKASTOLAN EGONEN NAIZ GOIZEKO 9,30etan
Autobusa puntuala izanen da.



ATERALDIARI BURUZKO INFORMAZIO LABURRA
IRABIA
Eguraldia lagun, egun zoragarria izan daiteke Irabiako oihanak kolore ederrenekin margoturik agertuko zaigulako. Ibilbidean aldaparik ez dugu aurkituko, beraz lehen irteera oso suabea izanen da. Okerrena errepidea izan daiteke, bihurgune pila bat izanen dugu-eta. Kontutan hartu hau bidaian aurrean esertzeko, poltsak eskatzeko…
JOAN DEN URTEKO KOPA BANAKETA EGINEN DA!!!


--------------------



Atención: fecha tope entrega el martes 12 de NOVIEMBRE
QUIEN NO LO HAGA PARA ESTA FECHA PODRÁ PERDER EL DERECHO AL AUTOBÚS


VOY A ASISTIR A LA EXCURSIÓN DE JUEGOS DEPORTIVOS DE NAVARRA, el día 17 de noviembre, domingo, a las 9,30 en la IKASTOLA
El autobús saldrá puntual.

(regreso a la ikastola hacia las 18:00


BREVE INFORMACIÓN DE LA EXCURSIÓN
IRABIA-IRATI

Si el tiempo acompaña tendremos una gran oportunidad de disfrutar de Irati en su mejor momento, co todo su despliegue de cololes. A lo largo de los 9 kms de recorridono encontraremos ninguna cuesta, así no nos agobiamos el primer día, pero nos encontramos con una carretera llena de curvas. Tenedlo en cuenta quienes os mareéis para sentaros delante, pedir bolsas...
¡¡¡ Se hará la entrega de copas del campeonato del año pasado!!!
ESTE AÑO LAS SALIDAS LAS HAREMOS JUNTO A LA IKASTOLA DE TUDELA. UNA OPORTUNIDAD  PARA HACER NUEVOS AMIGOS.






2013-02-11

Adi: mendiko erraketekin





Mendi taldekoak ongi baliatu dira elurraz eta joan den igandean Adi mendira joan ziren. Mendiko erraketez eta skiez horniturik Kintoko pagadietan barna abiatu ziren Adiko kaskora.

Irudi ederrak bildu zituzten eta honaino ekarrik dizkigute.


Se cambió la excursión a Urbasa por otra más cercana y que ofrecía la oportunidad de hacer una excursión con raquetas de nieve.
No hubo forma de hacer cumbre por el fuerte viento pero el paseo fue precioso. A las imágenes nos remitimos.






Bestalde, laguntzaile bikaina izan zuten: José Romay munduko espezialistarik handienetariko bat izotz-eskaladan. Romayk gure mendi-taldea aukeratu zuen oraingoan munduko hainbat mendilerroetan burutu behar duen eskalada-proiektua prestatzeko burutzen ari den prestakuntza programaren barrenean.

Además tuvimos un compañero de lujo, José Romay, que está trabajando en un proyecto de escalada en hielo en varias cordilleras del mundo, y que en está ocasión nos eligió para su entrenamiento.

Aquí tenéis a Josito escalando una de las cascadas de hielos más bonitas del mundo, Lipton ice en Noruega, junto a Cecilia Buil.