Bikain atera zen ateraldia, dudarik gabe. Autobusa beteta zegoen eta beste kotxe bat ere jarri behar izan genuen denok joan ahal izateko (hau, dena den, zuzendu beharreko kontua da. Hitz eginen dugu honi buruz).
Kotxea, dena den, erabat beharrezkoa izan zen Irabiara iristeko, bidea oso meharra zelako eta autobusak dena betetzen zuelako. Hortaz, kotxeak irekitzen zuen bidea aurretik zetozen gidariei abisu emateko.
Ez daukagu hitzik Toño gidariaren lana goraipatzeko. Trebezia handiaz gidatu gintuen amildegien bazterretik, ziur eta zuhur. Nahikoa da esatea mendizale gazte batzuek izu malkoren bat isuri zituztela bide malkarra ikusita. Abentura, beraz, autobusean bertan hasi zen.
Bertan dena ongi. Euri pixka bat izan bazen ere, ez ginen sobera busti, eta azkenean eguzkia atera zen eta Irati osoa piztu zigun, koloreetako bonbilla handi bat zirudiela: berdeak, gorriak, urdina, laranja, horiak...
Paradisuan hartu genuen hamaiketakoa, horrela deitzen zelako paraje hori. Egia esatera bi ziren: El Primer Paraíso eta El Segundo Paraíso. Eta hortik Espainiaren eta Frantziaren arteko mugaraino iritsi ginen, Espainiako erresumak eta Frantziako Errepublikak mugarri bat paratu zuten tokiraino, nahiz eta harritik bi aldeetara euskaraz elkar aditzen zuten nafarrak bizi.
Urtegia bete betea zegoen eta uharkatik ikusi genuen paisaia primerakoa izan zen.
5 mendizale berrik eman dute izena ateraldia eta gero: lagunek ongi pasatu zutelako seinale garbia.
Hurrengoan eskalatzera!
Showing posts with label irati. Show all posts
Showing posts with label irati. Show all posts
2013-11-21
2013-11-11
IRABIA-IRATI: 2013-2014 lehen irteera
MENDIRAKO LEHEN IRTEERA
IRABIAKO
URTEGIA-IRATI
NAFARROAKO KIROL
JOKOAK
PRIMERA EXCURSIÓN DE MONTAÑA
EMBALSE DE IRABIA - IRATI
JUEGOS DEPORTIVOS DE NAVARRA
Asteartea, azaroaren 12a,
izanen da izena emateko azken eguna,
EGUN HORRETARAKO IZENA EMAN EZ DUENAK GAL DEZAKE
AUTOBUSEZ JOATEKO AUKERA
AZAROAREN 17KO ATERALDIRA JOAN BEHAR
DUT. IKASTOLAN EGONEN NAIZ GOIZEKO 9,30etan
Autobusa puntuala izanen da.
ATERALDIARI
BURUZKO INFORMAZIO LABURRA
IRABIA
Eguraldia lagun, egun
zoragarria izan daiteke Irabiako oihanak kolore ederrenekin margoturik agertuko
zaigulako. Ibilbidean aldaparik ez dugu aurkituko, beraz lehen irteera oso
suabea izanen da. Okerrena errepidea izan daiteke, bihurgune pila bat izanen
dugu-eta. Kontutan hartu hau bidaian aurrean esertzeko, poltsak eskatzeko…
JOAN DEN URTEKO KOPA BANAKETA
EGINEN DA!!!
AURTEN TUTERAKO IKASTOLAREKIN
BATERA ATERAKO GARA, LAGUN BERRIAK EGITEKO AUKERA!
IKUSI IRTEERA HEMEN: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/Bosque-de-Irati-Vuelta-al-embalse-de-Irabia-(SL-NA-53C)_Parking-de-la-Presa-Presa-Puente-Casa-Guardabosque-Muga-225-Paraiso-Parking_1224.html
IKUSI IRTEERA HEMEN: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/Bosque-de-Irati-Vuelta-al-embalse-de-Irabia-(SL-NA-53C)_Parking-de-la-Presa-Presa-Puente-Casa-Guardabosque-Muga-225-Paraiso-Parking_1224.html
--------------------
Atención: fecha tope entrega el martes 12 de NOVIEMBRE
QUIEN NO LO HAGA PARA ESTA FECHA PODRÁ PERDER EL DERECHO
AL AUTOBÚS
VOY A ASISTIR A LA EXCURSIÓN DE JUEGOS
DEPORTIVOS DE NAVARRA, el día 17 de noviembre, domingo, a las 9,30 en la
IKASTOLA
El autobús saldrá puntual.
(regreso a la ikastola hacia las 18:00
BREVE INFORMACIÓN
DE LA EXCURSIÓN
IRABIA-IRATI
Si el tiempo acompaña
tendremos una gran oportunidad de disfrutar de Irati en su mejor momento, co
todo su despliegue de cololes. A lo largo de los 9 kms de recorridono
encontraremos ninguna cuesta, así no nos agobiamos el primer día, pero nos
encontramos con una carretera llena de curvas. Tenedlo en cuenta quienes os
mareéis para sentaros delante, pedir bolsas...
¡¡¡ Se hará la entrega de
copas del campeonato del año pasado!!!
ESTE AÑO LAS SALIDAS LAS
HAREMOS JUNTO A LA IKASTOLA DE TUDELA. UNA OPORTUNIDAD PARA HACER NUEVOS AMIGOS.
El recorrido lo tenéis aquí: http://www.rutasnavarra.com/Rutas/Bosque-de-Irati-Vuelta-al-embalse-de-Irabia-(SL-NA-53C)_Parking-de-la-Presa-Presa-Puente-Casa-Guardabosque-Muga-225-Paraiso-Parking_1224.html
Subscribe to:
Posts (Atom)
