Showing posts with label tudela. Show all posts
Showing posts with label tudela. Show all posts

2014-05-10

GOROSTIETA - ALDATZ, 2014-05-11

MENDIRAKO  BOSTGARREN  IRTEERA 
QUINTA EXCURSIÓN DE MONTAÑA
GOROSTIETA-ALDATZ
NAFARROAKO KIROL JOKOAK / JUEGOS DEPORTIVOS DE NAVARRA



MAIATZAREN 11KO ATERALDIRA JOAN BEHAR DUT. IKASTOLAN EGONEN NAIZ GOIZEKO 9,30etan
Autobusa puntuala izanen da.
 (ikastolara arratsaldeko 18:00 aldera itzuliko gara)
VOY A ASISTIR A LA EXCURSIÓN DE JUEGOS DEPORTIVOS DE NAVARRA, el día 11 de mayo, domingo, a las 9,30 en la IKASTOLA
El autobús saldrá puntual. 
(regreso a la ikastola hacia las 18:00)


















EURIA: HAMARRAK ARTE.
NADA MÁS BAJARNOS DEL AUTOBÚS DEJA DE LLOVER.


ATERALDIARI BURUZKO INFORMAZIO LABURRA 
BREVE INFORMACIÓN DE LA EXCURSIÓN


Hemen duzue informazio zehatza: Información completa aquí

http://cercadepamplona.blogspot.com.es/2012/11/100-de-aldatz-al-alto-de-gorostieta-por.html





2013-11-21

Irabiako ateraldia irudietan

Bikain atera zen ateraldia, dudarik gabe. Autobusa beteta zegoen eta beste kotxe bat ere jarri behar izan genuen denok joan ahal izateko (hau, dena den, zuzendu beharreko kontua da. Hitz eginen dugu honi buruz).



Kotxea, dena den, erabat beharrezkoa izan zen Irabiara iristeko, bidea oso meharra zelako eta autobusak dena betetzen zuelako. Hortaz, kotxeak irekitzen zuen bidea aurretik zetozen gidariei abisu emateko.
Ez daukagu hitzik Toño gidariaren lana goraipatzeko. Trebezia handiaz gidatu gintuen amildegien bazterretik, ziur eta zuhur. Nahikoa da esatea mendizale gazte batzuek izu malkoren bat isuri zituztela bide malkarra ikusita. Abentura, beraz, autobusean bertan hasi zen.

Bertan dena ongi. Euri pixka bat izan bazen ere, ez ginen sobera busti, eta azkenean eguzkia atera zen eta Irati osoa piztu zigun, koloreetako bonbilla handi bat zirudiela: berdeak, gorriak, urdina, laranja, horiak...

Paradisuan hartu genuen hamaiketakoa, horrela deitzen zelako paraje hori. Egia esatera bi ziren: El Primer Paraíso eta El Segundo Paraíso. Eta hortik Espainiaren eta Frantziaren arteko mugaraino iritsi ginen, Espainiako erresumak eta Frantziako Errepublikak mugarri bat paratu zuten tokiraino, nahiz eta harritik bi aldeetara euskaraz elkar aditzen zuten nafarrak bizi.

Urtegia bete betea zegoen eta uharkatik ikusi genuen paisaia primerakoa izan zen.

5 mendizale berrik eman dute izena ateraldia eta gero: lagunek ongi pasatu zutelako seinale garbia.

Hurrengoan eskalatzera!