2013-11-21

Irabiako ateraldia irudietan

Bikain atera zen ateraldia, dudarik gabe. Autobusa beteta zegoen eta beste kotxe bat ere jarri behar izan genuen denok joan ahal izateko (hau, dena den, zuzendu beharreko kontua da. Hitz eginen dugu honi buruz).



Kotxea, dena den, erabat beharrezkoa izan zen Irabiara iristeko, bidea oso meharra zelako eta autobusak dena betetzen zuelako. Hortaz, kotxeak irekitzen zuen bidea aurretik zetozen gidariei abisu emateko.
Ez daukagu hitzik Toño gidariaren lana goraipatzeko. Trebezia handiaz gidatu gintuen amildegien bazterretik, ziur eta zuhur. Nahikoa da esatea mendizale gazte batzuek izu malkoren bat isuri zituztela bide malkarra ikusita. Abentura, beraz, autobusean bertan hasi zen.

Bertan dena ongi. Euri pixka bat izan bazen ere, ez ginen sobera busti, eta azkenean eguzkia atera zen eta Irati osoa piztu zigun, koloreetako bonbilla handi bat zirudiela: berdeak, gorriak, urdina, laranja, horiak...

Paradisuan hartu genuen hamaiketakoa, horrela deitzen zelako paraje hori. Egia esatera bi ziren: El Primer Paraíso eta El Segundo Paraíso. Eta hortik Espainiaren eta Frantziaren arteko mugaraino iritsi ginen, Espainiako erresumak eta Frantziako Errepublikak mugarri bat paratu zuten tokiraino, nahiz eta harritik bi aldeetara euskaraz elkar aditzen zuten nafarrak bizi.

Urtegia bete betea zegoen eta uharkatik ikusi genuen paisaia primerakoa izan zen.

5 mendizale berrik eman dute izena ateraldia eta gero: lagunek ongi pasatu zutelako seinale garbia.

Hurrengoan eskalatzera!







2013-11-13

IGANDEAN, MENDI TALDEAREN KOPEN BANAKETA

Batzuek amestu egin dute egun hau aspaldidanik. Igandean izanen da eguna.
Gainera Diario de Noticias de Navarra egunkaritik interes handia jarri dute gure mendiko ateraldian eta erreportai luze bat eskatu digute: elkarrizketak, bideoak eta argazkia.


2013-11-11

IRABIA-IRATI: 2013-2014 lehen irteera

MENDIRAKO  LEHEN  IRTEERA
IRABIAKO URTEGIA-IRATI
NAFARROAKO KIROL JOKOAK
PRIMERA EXCURSIÓN DE MONTAÑA
EMBALSE DE IRABIA - IRATI
JUEGOS DEPORTIVOS DE NAVARRA

Asteartea, azaroaren 12a,  izanen da izena emateko azken eguna,

EGUN HORRETARAKO IZENA EMAN EZ DUENAK GAL DEZAKE AUTOBUSEZ JOATEKO AUKERA


AZAROAREN 17KO ATERALDIRA JOAN BEHAR DUT. IKASTOLAN EGONEN NAIZ GOIZEKO 9,30etan
Autobusa puntuala izanen da.



ATERALDIARI BURUZKO INFORMAZIO LABURRA
IRABIA
Eguraldia lagun, egun zoragarria izan daiteke Irabiako oihanak kolore ederrenekin margoturik agertuko zaigulako. Ibilbidean aldaparik ez dugu aurkituko, beraz lehen irteera oso suabea izanen da. Okerrena errepidea izan daiteke, bihurgune pila bat izanen dugu-eta. Kontutan hartu hau bidaian aurrean esertzeko, poltsak eskatzeko…
JOAN DEN URTEKO KOPA BANAKETA EGINEN DA!!!


--------------------



Atención: fecha tope entrega el martes 12 de NOVIEMBRE
QUIEN NO LO HAGA PARA ESTA FECHA PODRÁ PERDER EL DERECHO AL AUTOBÚS


VOY A ASISTIR A LA EXCURSIÓN DE JUEGOS DEPORTIVOS DE NAVARRA, el día 17 de noviembre, domingo, a las 9,30 en la IKASTOLA
El autobús saldrá puntual.

(regreso a la ikastola hacia las 18:00


BREVE INFORMACIÓN DE LA EXCURSIÓN
IRABIA-IRATI

Si el tiempo acompaña tendremos una gran oportunidad de disfrutar de Irati en su mejor momento, co todo su despliegue de cololes. A lo largo de los 9 kms de recorridono encontraremos ninguna cuesta, así no nos agobiamos el primer día, pero nos encontramos con una carretera llena de curvas. Tenedlo en cuenta quienes os mareéis para sentaros delante, pedir bolsas...
¡¡¡ Se hará la entrega de copas del campeonato del año pasado!!!
ESTE AÑO LAS SALIDAS LAS HAREMOS JUNTO A LA IKASTOLA DE TUDELA. UNA OPORTUNIDAD  PARA HACER NUEVOS AMIGOS.






2013-2014ko mendia hasi da

LH 5-6 eta DBHko IKASLEEN MENDI TALDEA 
GRUPO DE MONTAÑA PARA ALUMNOS/AS 5º-6º PRIMARIA y ESO



Familien eta Kirol Jokoen denboraldi berria hasi da. Dagoeneko familak prestatzen hasi dira eta ikasleak azarotik aurrera hasiko dira. Hemendik aurrera egutegia, ibilbideak eta gainerako zehaztapenak irakur ditzakezue. Familia guztiak gonbidatuak zaudete parte hartzera.


Ha comenzado una nueva temporada en el grupo de la Montaña de la ikastola, tanto en el de familias como en el de Juegos Deportivos. Las familias ya se han puesto en marcha, mientras que los segundos lo harán a partir de noviembre. En esta hoja se expondrán el calendario y las rutas a seguir. Todas las familias estáis invitadas a participar.

KIROL JOKOAK / JUEGOS DEPORTIVOS

Ikasturte honetan ere, ikastolako Mendi Taldearen bidez, ingurugiroan eta naturan egin daitezkeen ekintzak bultzatu nahi ditugu. Horretarako, Nafar Gobernuak antolatzen dituen Nafarroako Kirol Jolasetan parte hartuko dugu berriz ere.
Zer eginen dugu aurten:
Ateraldiak, 5 edo 6 izanen dira. Kuota ordaintzerakoan (25€), izena eman duten ikasleak federatuak egonen dira 2013 urtean, Nafarroako Mendi Federazioan. Honetaz gain, ateraldietarako autobusak dohainik izango dituzte. Ateraldi bakoitzean, 10 ikasleendako begirale bat joanen da. Eskaladako ekintzak larunbatetan eginen dira eta 4 egunetan joanen gara rokodromoara.



Kategoriak:
-          Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailako ikasleak (alebinak)
-          Bigarren Hezkuntzako ikasleak (infantilak eta kadeteak)
Ateraldiak:
1. ateraldia: 2013/11/16 Irabia Urtegia
2. ateraldia: 2013/01/19 Moncayo
3. ateraldia: 2013/02/16 Azpilkueta-Alkurruntz
4. ateraldia: 2013/03/23 Euskal Herriko erdigunea
5. ateraldia: 2013/04/06 Gorostieta-Aldatz
Finalista (aukeran) Nafarroakotaldeekin batera. 
Aldaketaren bat izan daiteke Orientazio saio bat egiteko.

Eskalada eta orientazioa
·        Urtarrilak 11. Eskalada
·        Otsailak 8. Eskalada
·         Martxoak 2 - orientazioa (aukeran)
·        Martxoak 15 . Eskalada
·        Maiatzak 24. Eskalada
Eguraldi txarra eginez gero, hegoaldera joanen gara Pitillasko aintzirara edo Ebroko bidea egitera, horrela ateraldi bat ziur eginen da.


Este curso también, mediante el Grupo de Montaña de ikastola, queremos impulsar las actividades que se pueden realizar en la naturaleza y medio ambiente. Para ello, participaremos en los Juegos Deportivos que organiza el Gobierno de Navarra.
Qué haremos este año:
Las salidas serán cinco este año. Al pagar la cuota establecida (25 €) todos los alumnos/as inscritos/as quedarán federados/as para la temporada 2013 en la Federación de Montaña y tendrán el autobús gratuito para las salidas. A cada excursión acudirá un monitor/a por cada 10 alumnos/as. La escalada se realizará los sábados y se irá cuatro días al rocódromo.
Categorías:
-          Estudiantes de 5º y 6º de Primaria (alevín)
-          Estudiantes de Secundaria (infantil y cadete)
Excursiones:
1. salida: 2013/11/16 Embalse de Irabia
2. salida: 2013/01/19 Moncayo
3. salida: 2013/02/16 Azpilkueta-Alkurruntz
4. salida: 2013/03/23 Centro geográfico de Euskal Herria
5. salida: 2013/04/06 Gorostieta-Aldatz
6. salida: Mayo. Finalista (opcional)Conjunta con otros grupos de Navarra.

Escalada y orientación
·        11 de enero - escalada
·        8 de febrero - escalada
·        2 de marzo - orientación (opcional)
·        15 de marzo - escalada
·        24 de mayo - escalada

Si hiciera mal tiempo la excursión se trasladaría al sur. Para eso se han previsto rutas alternativas en la laguna de Pitillas y el sendero del Ebro. También podría haber algún cambio para participar en Orientación

MENDI TALDEA - FAMILIAK

Ordutegia: Ikastolan, goizeko 9etan.
Egutegia:


Oraindik finkatu gabe dago. Eman izena gurekin etortzeko!!!

Horario: en Ikastola, a las 9 de la mañana.
Calendario:

Aún sin definir. ¡Apuntaos sin miedo!


2013-06-07

Izaba-Zuriza argazkiak

Eguzkia atera zen azkenik, eta ateraldi zoragarria atera zitzaigun. Hori bai, bidean nabariak ziren neguak utzitako arrastoak. Zuhaitz asko lurrean botata, bideak zikinak eta lokaztuta, Belabartze erreka  handitua eta zaila pasatzen, erorketak, irristaketak...

Gazteluak ez ziren errezak konkistatzen izan, urruti xamar genituen, eta iristeko bideak konplikatu xamarrak, eta hortxe utzi genituen.
Putzuetan urandreak harrapatu zituzten abilenek, eta azkenik Zurizako Berari errekan freskatu.

Eta ahaztu gabe txapeldunak
  Lehen postua: Beñat Herrera
  Bigarren postua: Iker Merchán
  Hirugarren postua: Elías Valencia

Heldu den urtean gehiago, nahi duenarentzat behintzat.